Kurutziaga Ikastolaren 50. urteurren festak, txalapartazale eta Garaikoetxeazaleen artean, 1.300 lagun baino gehiago batu zituen joan den larunbatean

Urteurrena ospatzeko asmotan Ikastolak ikasle-ohi eta langile izandako guztiak gonbidatu zituen musika, antzerki eta labeldun otordu artean eguna elkarrekin pasatzera Joan den larunbatean ospatutako festarekin Kurutziaga Ikastolak bere 50 urtetako ibilbidean zehar Erakundetik pasatu diren pertsona guztiak elkartu nahi izan zituen jai giroan. Ikastola eta Kurutziaga kaletik irtendako kalejira biak Andra Mari aldean batu ziren,... Continue Reading →

Advertisements

Ander Erzilla: Talentuak beti laguntzen du, baina talentua “metronomorik” gabe ez doa urrunegi

Tronpa Herejon Hotsa-k Hitzetik Tronpara atalean, elkarrizketa fiktizioez gain, benetakoak ere jarri ditugu abian, Durango eta inguruetako pertsona esanguratsuak gonbidatuz. Lehen alean Ander Erzilla izango dugu berbalagun. Oboe irakasle duela urte askotatik Bartolome Ertzilla Musika Eskolan, piano eta saxofoi jole aparta, eta Durangoko zenbait ekimen kulturalen bultzatzaile aktiboa. Aldez aurretik, gure eskerrik beroenak adierazi nahi dizkiogu... Continue Reading →

Mari Asun Azkarbebeitia gailendu zen joan den ostegunean ospatutako Subida Kanposanto 2018 lasterketan

“Todolosantos” egunean ospatutako lasterketan 82 urteko arrazolarra izan zen Durangoko hilerrira heltzen lehena Joan den ostegunean, eta Domu Santu egunean urtero egiten den bezala, Durangoko 43 atletismo taldeek elkarlanean antolatutako "Subida Kanposanto" lasterketa ospatu zen. Beste batzuen artean Duralgaldea Running, Durango Kirol Taldea, Bidezabal Atletismo Taldea, Talde Running Durangués, Runnikalari Durango Bazkaloste, Club Racing de... Continue Reading →

Hitzetik Tronpara: Roberto “Roller” Santxes Quirós

Hitzetik Tronpara atalaren bigarren ale honetarako Durangon skater fenomenoaren aitzindari izandako, eta gaur egun korronte edo, berak dioen bezala, “bizimodu” honetako azken kideetariko bat den Roberto Santxes Quirós riderra elkarrizketatu dugu. “Rollerto” edo “Roller” izenengatik ezagunagoa den 74 urteko durangarrak kirol honek Durangon izandako arrakastaren eta ondorengo gainbeheraren nondik norakoak azaldu dizkigu. Udalerriko moden joan-etorri... Continue Reading →

Airearen Kalitatearen Aldeko Plataformak, Kimuak eta Berbaro aisialdi elkarteekin elkarlanean Chernovyl 2019 udalekuen inskripzio epea ireki du

Durangaldeko aire kalitatea kontuan hartuta, hilabete luzez gaia jorratu ondoren, bertako gazteak aire kalitate eta kutsadura gutxiago pairatzen duten espazioetan biltzea erabaki da, hauen osasun egoera hobetzeko asmoz. Airearen Kalitatearen Aldeko Plataformako zuzendari den Eneko Logista Berdeak esan duenez “Beharrezkoa da gazteek, keak eta usain txarrak estalitako espazioez haratago, gainontzeko ekosistemak ezagutzea, non kutsadura parametroak... Continue Reading →

Hitzetik Tronpara: Antton Anboto “Potto”

Gaurkoan, Hitzetik Tronpara tartean, joan den astean Bizkaiko Bertso Txapelketatik kanpo geratu zen Antton Anboto “Potto” bertsolari Durangarra izango dugu solaskide. Anttonen kanporaketa ahoz aho dabil egunotan herriko kaleetan barrena, Zornotzan ospatutako kanporaketa saioaren ostean, bertsolari durangarrak, bere Twitter kontuaren bidez, Bertsolari Federakundea herri txikietako bertsolarien aldeko eta Durangoko bertsolarien kontrako azpijokoan ibiltzeaz salatu baitzuen... Continue Reading →

ZORNOTZAKO GAZTE BAT IZENDATU DUTE EUSKADIKO IFBB KULTURISMO TXAPELDUN SANTURTZIN

Durangoko jaietatik etxerako bidean lo geratu eta Santurtzin itzartutako gaztea izan da dopajearen aurkako medikuak agertzean polikiroldegian geratu den partaide bakarra Joan den igande honetan, Santurtzin ospatu den International Federation of Bodybuilding and Fitness federakundeak antolatutako Euskadiko Txapelketak entzute handia izan du, txapelketa hastear zenean, dopinaren aurkako kontrolerako mediku arduradunak agertu eta partaide gehienek alde... Continue Reading →

Create a website or blog at WordPress.com

Up ↑