Durangaldea Antiespezista (DA) erakunde politiko berriak bere ildo politiko nagusiak aurkeztu ditu 2019ko herri-hauteskundeetara begira

DA, Ahal Dugu eta EAJrekin lehiatzeko intentzioarekin aurkeztu dela baieztatu dute bart gauean eginiko aurkezpenean

Bart gauean eman zuten prentsaurrekoa Durango Antiespezistako kideek, San Fausto auzoko umeentzako parke berrian. Hauteskundeetara begira, aitortu dute auzo hau estrategikoa dela, dagoen arratoi kopuru altua dela eta.  Animalisten buru den Fernando Matamoros Serialkillerrek adierazitakoaren arabera, komite berriak, auzoko gentrifikazio prozesuaren zapalkuntza era bortitzenean pairatzen ari diren arratoiak defendatzea izango du helburu, horretarako bi ildo nagusitan jardunez: borroka politikoan eta borroka armatuan.

Matamorosek adierazi zuenez, animalisten helburua maiatzeko hauteskundeetan udalerriko alkatetza lortzea da. Alkategai izango den hautagaiaren identitatearen inguruan galdetu zitzaionean, momentuz gure txakurra den eta “Pintxo” bere izena duen hautagaia izango dela baino ezin duela esan adierazi zuen Matamorosek. Bestalde, aipatutako borroka politiko-militarrerako lehen akzio estrategikoak definituta dituztela baieztatu du:

Borroka Politikoa

  1. Giza gizartea eta Gizarte ez-gizakiaren inguruko kontzientziazioa:

Tailer desberdinak antolatuko dira bi gizarte hauen arteko elkarbizitza sustatzeko. Hitzaldi hauetarako, arratoien eskubideen aldeko borrokan aitzindari izan ziren Mickey Mouse eta Stuart Little aktoreak edota, gizakia izanik arratoi izatera igarotzeko hormona bidezko tratamendua jasotzen lehenetarikoa izandako, Felipe Gonzalez presidente-ohia bezalako pertsonaia esanguratsuak gonbidatu dituzte.

Borroka Armatua

  1. Gau-brigada karraskaria

Mexikoko auzoetako autodefentsa taldeak hartu dituzte eredutzat gauez San Fausto auzoko zaintza lanak egiteko. Talde hauek sei pertsona armatuz osatuko dira eta pick-up todoterrenoetan auzoko kaleetatik mugituko dira, azken aldian gora egin duten gizakiengatik arratoienganako erasoak ekiditzeko asmoarekin. Brigada horretatik irten da Euskal Herrian orain dela gutxira arte aktibo egon den talde armatuan oinarrituz, arratoien eskubideak defendatzeko talde armatu erradikalagoa. Eskualdeko Talde Arratoizalearen (ETA) lehen ekintza larunbatetik iganderako gauean eman zen. Horretan, ETAko gizon batek motozerra batekin mehatxatu zituen Durangoko diskoteka baten aurkitzen ziren pertsonak, arratoiek lo egiteko duten eskubidea aldarrikatuz. Ondoren, talde armatuak argitaratutako jakinarazpenari jarraiki, arratoiak gogaituta daude asteburuetan lo egin ezin izatearekin, goizean-goiz jaiki behar baitira, garbitzaileak baino lehen, parranda osteko hondakinak jan ahal izateko.

  1. Txakurren Ohore eta Bizitzaren aldeko Intifada (TOBI)

TOBI-ren buru den Oker Eitbko Zuzen saioko txakurrak esan duenez, Durangaldeko kantoi oro zikinduko dute beraien txizekin, baita Pipican izenez jantzitako kontzentrazio zelaiei su eman eta durangaldeko lorategi guztietan minak (kaka) jarri. TOBIko burua komunikabideei talde armatuaren jardueren berri ematen ari zela, Ertzaintza heldu, orratzez betetako saltxitxa bat eman eta talde armatuaren burua den Oker hil dute. Hileta bihar Sondikako animalien erraustegian izango da, eguerdiko hiruetan.

Azalpen horiek emanda, Durango Antiespezistatik, elkarretaratzera deitu dute datorren igandean eguerdiko 12:00etan Txakurputie plazan. Kontzentrazioaren ondoren, giza larruz egindako danborrekin batukada eta giza saihets-hezur dastaketa herrikoia egongo dela iragarri dute, edozein animaliari bere giza maskotarekin joateko gonbitea luzatuz.

Advertisements

Erantzunak itxita daude.

Create a website or blog at WordPress.com

Up ↑

%d bloggers like this: