Durangoko Udalak Bizenta Mogel liburutegia itxiko du erabilera desegokia ematearren

Azterketa garai betean erabiltzaileek ikasketa guneei ematen dieten erabilera desegokia dela eta Udal gobernuak gune horiek ixtea erabaki du denbora zehazgaberako Urtero moduan, azterketa garaiko ikasteko premiak deituta, Durangaldeko gazteak Bizenta Mogel liburutegian biltzen dira, gurasoen begietara ikasten dutenaren plantak egiteko asmoz. Liburutegiko arduradun den, Ixildro Mesedez jaunak azaldu duenez: Gazteak liburutegira hiru gauza egitera... Continue Reading →

Advertisements

Iñaki Loinaz Urien: “Si los durangueses quisieran de verdad una escuela pública y exigiesen centros públicos en Durango ¿qué pasaría? Y nos vuelve a salir la doble moral o doble cara.”

Durangoko apaiza den Iñaki Loinazekin elkarrizketatzeko aukera izan dugu. Aldez aurretik, gure eskerrik zintzoenak hain prestu agertzearren. Uste dugu (guri gertatu zaigun bezala), aurre-iritzi asko apur ditzakela testuak, eta erreflexio bat baino gehiago uzten ditu mahai gainean. THH: Zure gazte garaian, puritanismotik nolabaiteko modernitateranzko trantsizio azeleratuegi hori bizi izan zenuten zure belaunaldikoek, adibidez, ezjakintasunean hasitako... Continue Reading →

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalerako, Tronpa Herejeon Hotsak “Bertsoak bai, dosi txikietan guay” gida argitaratu du, finaletara soilik joaten diren “bertsozaleentzat”.

Larunbat honetan Bilbao Arenan arratsaldeko 17:00etan jokatuko den Bizkaiko Bertso Txapelketaren atarian eta “Aupa Maialen” eta “Aurten bai Amets” bezalako pankartak ekiditeko asmoz, txapelketan zehar estrofa erdi entzun ez eta finalera doazenak informatzeko, “Bertsoak bai, dosi txikietan guay” gida argitaratu dugu Tronpa Herejeon Hotsa aldizkaritik. Xabier Peritz  Euzkitzek lagundurik, lagunen artean pedantearenak eta bi egin... Continue Reading →

NEVADAH: “Ez zarete oso preparatuta etorri elkarrizketara”

Nevadah taldea izan dugu mintzalagun Hitzetik Tronpara elkarrizketen alean. Wisconsinetik gazte sasoian Durango eta periferietara emigratu eta gaur egun jo ta su dabiltza oholtzaz oholtza. Talde wisconsin-bizkaitarrak umiltasun lezio atnzeko bat ematen saiatu zaigu erantzunen bitartez. Bazen ordua.   THH: Nevadah, eh? Ya… Elurteah, bai… Beno, hobe ez bagara esanahi bikoitzeko hitz-jokoetan sartzen. Izenaren eraketagatik... Continue Reading →

Txapito Guzman: “Giroa sortzeko, kalitatea ere beharrezkoa da, ostean feriako tximino bat bilakatuta buka dezakezu”

Hiru urte betetzeko zorian daudela, azken aldian kaleak doinu mexikarrez betetzen aritu diren Txapito Guzman eta Ibarrako Langostinoak musika taldea elkarrizketatu ditugu Hitzetik Tronpara atalean.   THH: Berotzen joateko, seguruenik askotan erantzunda izango duzuen galdera, zergatik Txapito Guzman eta Ibarrako Langostinoak izena? Ez al duzue marketing ikasi duen lagunik? Lehenengo eta behin Txapito Guzman deitzea... Continue Reading →

Gerediaga Elkarteak herritar eta bisitariak Durangoko Azokaren arriskuetatik babesteko gida kaleratu du

Durangoko Udalak emandako ultimatumaren ondoren, elkarteak bere segurtasunerako akzio planaren ardatz izango den gida kaleratu du Gerediaga Elkarteko lehendakari den Nerea Seme Galanta durangarrak eguerdi honetan Hitz Liburudendako prentsaurrekoan aditzera eman duenez, Durangoko Udaletxeak azken urteotan Azokaren ospakizunak eragindako kalteak gutxitu edo berau debekatzearen inguruko mehatxuen aurrean, segurtasunerako akzio plan bat eratu du azken hilabeteotan.... Continue Reading →

Durangaldea Antiespezista (DA) erakunde politiko berriak bere ildo politiko nagusiak aurkeztu ditu 2019ko herri-hauteskundeetara begira

DA, Ahal Dugu eta EAJrekin lehiatzeko intentzioarekin aurkeztu dela baieztatu dute bart gauean eginiko aurkezpenean Bart gauean eman zuten prentsaurrekoa Durango Antiespezistako kideek, San Fausto auzoko umeentzako parke berrian. Hauteskundeetara begira, aitortu dute auzo hau estrategikoa dela, dagoen arratoi kopuru altua dela eta.  Animalisten buru den Fernando Matamoros Serialkillerrek adierazitakoaren arabera, komite berriak, auzoko gentrifikazio... Continue Reading →

Oihana Azkorbebeitia: Nik argi daukat zer egin nahi dudan eta zer egin behar dudan. Bihotzari eta buruari jarraitu, kito

Gaurko Hitzetik Tronpara elkarrizketa atalean Oihana Azkorbebeitia korrikalaria izango dugu gurekin. 37 urteko abadiñarrak merezitako tokia irabazi du azken urteotan Trail-Running modalitatearen ohorezko postuetan, astebururo titularretan bere izena daramaten garaipenen inguruko berriak arrunt bilakatu arte durangarrontzat. Aurtengo Durangoko Liburu eta Diska Azokan bere “Mendiaren Altzoan” liburuaren argitarapenetik egun gutxitara, Tronpa Herejeon Hotsa aldizkaritik, gure inguruek... Continue Reading →

Andy y Lucas bikotearen kontzertua beste toki batean ospatuko dela argitu du ekitaldiaren antolatzaileak

Hainbat aukera baztertu ondoren azkenean kontzertua Ezkurdiko komun publikoan egitea erabaki du María Gil Tanilla managerrak Larunbateko kontzertua bertan behera geratu denaren “fake-new”aren inguruan ezagutza izan bezain laster eman du prentsaurrekoa Andy y Lucas bikote andaluziarraren manager den María Gil Tanillak. Prentsari eskainitako hitzaldi honetan kontzertua lekualdatu bai, baina bertan behera geratzen ez dela argi... Continue Reading →

Create a website or blog at WordPress.com

Up ↑